BLOGA BERRITZEN

GURE BLOGA BERRITZEN ARI GARA.

BARKATU ERAGOZPENAK

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MAIATZAK 24

SAN LUISEN TOPAKETA

Maiatzaren 24a egun berezia izan zen Izartxo Taldeentzat. Lehen aldia izan zen ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako Izartxoko haur guztiak biltzen ginela. Arrazoia, San Luis ikastetxearen 100. ureurrena ospatzea. Egun ederra izan zen!

11etarako ikastetxe guztietako haur eta begiraleak bildu ginen. Guztira 400 pertsona baino gehiago. Hasteko, gimkana eder bat izan genuen. Eta hantxe izan ginen frogak alde batera eta bestera egiten: aurpegia irinez betetzen, atzeraka karrerak egiten, penaltiak botatzen… Aipatzekoa Aitor begiraleak penalti guztiak kanpora bota izana. Ez zuen ulertu baloia porterian sartu behar dela… Zer desastrea!

Gymkanaren ondoren, apar festa iritsi zen. Hori gozamena! Aparra alde guztietatik eta denak xaboiarekin jolasean. Batzuentzako mesedegarria izan zen, aspaldian dutxatu gabe zeuden eta…

Bokatak bazkaldu genituen eta tailerren txanda iritsi zen. Llaberoak, txapak, herri kirolak eta jolas txikiak. Jolas batzuk izen ezberdinak izaten dituzte eta horren adibiderik nagusiena guretzat BRILÉ jolasa dena: Campo quemado, baloi pozoitsua, balón  asesino, baloi jotzailea… Eskerrak ikastetxe gehiago ez zeuden bestela zerrenda luzeagoa izango zen…

Tailerren ondoren, karaoke, “hi haiz hi” lehiaketa, puzgarriak, motoak… izan genituen jendearen gozamenerako. Ederki pasa genuen saltoka, jolasean, korrika…

6ak aldera bukatu genuen eta toporuntz abiatu ginen. Bidean betiko gauzak: batzuk pinpilipauxei begira, besteak ea asko falta den iristeko, bestea bere txisteak kontatzen… eta nola ez TOPOA GALDU GENUEN!! Iristean, futbolean aritu ginen batzuekin eta agurra eman genion egun zoragarriari. Benetan polita izan zela! Batzuk lagun berriak egin zituzten! Ea laguntasun horrek urte askotan zehar irauten duen.

Bukatzeko, zoriondu egon ziren begirale guztiei. Ez bakarrik gure ikastetxekokoei beste ikastetxekoetakoei ere! Ez da erraza 400 haur baino gehiagoren irribarrea egun guztian zehar mantentzea. ZORIONAK ETA HURREN ARTE!

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MARTXOAK 15 LH

TOPAKETA DAUKAGU!!images

ORDUA: 16:30 – 19:30

Kirola egiteko arropa ekarri!!

 

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MARTXOAK 8

ASTEBURU HONETAN…

LH eta DBH-ko TOPAKETAK

DAUDE

ORDUA: 16:00 – 19:00

images

ASKARIA ERAMAN!!

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MARTXOAK 1 LUDOTEKA KRONIKA

Larunbat honetan Lehen Hezkuntzako 1.,2., eta 3. mailakoekin Iñauterien inguruko topaketa bat egin dugu. A zer nolako sustoa eraman duten gure txikiek begirale guztiak mozorrotuta ikusterakoan!: indioak, rockeroak, frikiak, igelak, lehoiak, azeriak, txakurrak…Nahiko animaliak badira gure begiraleak mozorrorik gabe ere!

niños disfrazTopaketa hasteko, eskulan batekin hasi gara: super heroi baten logoa margotu, moztu eta arropan itsatsi dugu.

Behin eskulana bukatuta, superman, batman eta beste superheroi guztiak atsedenaldira joan dira. Izan ere, zein zaila den super heroi baten bizitza: indarrak hartzeko hamaiketakoa jan behar dute.

Ondoren, jolasekin hasteko prest geunden eta taldeka jolas ezberdinetatik pasa gara: zapiaren jolasa, harrapaketa, dantza, tuttifruti…

Primeran pasa dugu eguraldiak lagundu ez baldin badigu ere! 

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

MARTXOAK 1 LUDOTEKA

Asteburu honetan…

TOPAKETA DAGO

LUDOTEKA

ORDUA: 10:00 -12:30

HAMAIKETAKOA EKARRI!!

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Otsailak 1 Igerilekuaren kronika

Otsailaren 1ean LHko topaketa izan genuen. Larunbat honetan igerilekura joan ginen plisti plasta egitera. 4ak inguruan han bildu ginen bai Izartxokideak bai begiraleak ere. Guztira ia 100 pertsona egon ginen.

Sartu bezain pronto mutilak azkar aldatzen hasi ziren, neskak, bitartean motelago… Lehenengo neska uretan sartu zenean mutil guztiak uretan zeuden. Ur barruan jolasten egon ginen toboganak ireki zituzten arte. Esaten dute badagoela bat 48aldiz bota zena. Ea asmatzen duzuen zein den.

6ak aldera igerilekutik atera ginen dutxa bero bat hartzeko. Oraingoan neskak oso azkar ibili ziren,naiz eta ilea lehortu beharra mutilei irabazi zieten. Gero, indarrak berreskuratzeko, bollitoak txokolatearekin jan genituen ñamñammmmmm!!

Askaria bukatu bezain pronto, ikastetxera abiatu ginen. Hau bai espedizio gogorra. Kristina Eneako mikroklimatik abiatu ginen. Euria, haizea eta txingorra!! Zer nolako eguraldia etxera itzultzeko. Baina askariari esker, behar genituen indarrak lortu genituen eta ikastetxera sano  eta salbo ailegatu ginen.

Esan digutenez hurrengo konkis-a Kristina Enean egingo dute eta ez Patagonian.

Sin categoría atalean publikatua | Iruzkin bat utzi